Nafarroako Gobernuak eragina izan du gaur arratsaldean bere barne eta kanpo zerbitzuetako batzuen konektibitatean, Nasertic enpresa publikoan kokatzen den Datuak Prozesatzeko Zentroa handitu eta modernizatzeko lanen ondorioz. Gorabehera puntuala izan da eta komunikazioen energia-hornidurari eragin dio, baina zerbitzua erabat berrezarri da 40 minuturen ostean.