Hezkuntza Sailak Eskola-jazarpeneko kasu posibleen aurrean protokoloak garaiz aktibatzearen garrantzia azpimarratu du

PRUEBA

Komunikabideen bitartez Hijas de la Caridad Nuestra Señora de Begoña ikastetxearen kasuaren epaia ezagutu ondoren, Hezkuntza Sailak gogorarazi du protokoloa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Ikuskaritza Zerbitzuak eskatuta hasi zutela.

Hezkuntza Saila etengabe ari da lanean eskola-jazarpeneko balizko kasuak detektatzeko tresnen ezarketa indartzeko, eta kasu horietarako jarduera-protokoloa aktibatuta, ikastetxeen esku-hartze bizkorraren alde egiten du.

Hijas de la Caridad Nuestra Señora de Begoña itunpeko ikastetxean gertatu zen jazarpen-kasu zehatzari buruz, Hezkuntza Sailak adierazi du protokoloa ikuskapen-zerbitzuaren ekimenez hasi zela martxoan, familiak laguntza eskatu eta berehala.

Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du administrazioen, ikastetxeen, familien eta gizarte-eragileen zeregina funtsezkoa dela eskola-indarkeria mota orori aurrea hartu eta erantzungo dion giro segurua sortzeko. Eskolako bizikidetzarako estrategia bat izatea eta ikastetxe bakoitzean BAT Taldea eratuta izatea funtsezkoa da indarkeria-egoera orori aurrea hartzeko eta erantzuteko.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hezkuntza-sistemak Euskadiko ikasle guztien ongizatearekin duen konpromisoa azpimarratu du, Hain adin goiztiarreko eskola-jazarpeneko kasuak oso salbuespenezkoak diren arren, arreta handiz aztertu behar dira, hain adin txikiko haurren, biktimen eta biktimarioen, kalteberatasuna dela eta.