24_0619 Bilbo, atxilotu bat hiru edukiontziri su emateagatik
Bilbo, atxilotu bat hiru edukiontziri su emateagatik
Servicio de prensa
2024-11-16
Ertzaintzako agenteek 22 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean, larunbata, Bilbon, kalteak eragiteagatik, kalean hiru edukiontzri su eman ostena. Suak banketxe bateko hiri-altzariak eta zuhaitz bat ere kaltetu ditu.
Gertakariak gaur, larunbata, goizaldeko ordu bata eta erdiak aldera izan dira, Bilboko Henao kalearen inguruan. Ordu horretan, kale horretan herritarrak babesteko lanetan ari zen Ertzaintzako uniformerik gabeko baliabide batek ikusi du pertsona bat hondakinak biltzeko edukiontzi batera joan dela, eta ireki ondoren objekturen bat sartu duela barruan. Jarraian, ertzainek kea ateratzen zela ikusi dute, eta gizona identifikatu dute. Azaleko miaketa egin ondoren, ertzainek bi trapu, kolonia poto bat eta metxeroa aurkitu dizkiote gazteari. Agenteek ikusi dutenez, lehen edukiontziaz gain, kea ere ateratzen zen beste bi edukiontzitatik. Segundo gutxitan hasi dira erretzen, eta suhiltzaileak bertaratu behar izan dute sutea itzaltzeko. Suak banketxe bateko hiri-altzariak eta zuhaitz bat ere kaltetu ditu.
Horregatik, agenteek atxilotu egin dute ustezko kalte-delitu bat egotzita.
Atxilotua, 22 urtekoa, epailearen esku utziko dute datozen orduetan, dagozkion polizia-eginbideak amaitutakoan.