Ertzaintzak lau gizonezko (hiru heldu eta adingabe bat) atxilotu ditu ostiral gauean, Abanto-Zierbana udalerriko Putxeta auzoko bide publikoan aparkatutako autokarabana batean lapurtzen saiatzeagatik..
Gertakariak atzo, ostirala, gaueko 23:15ak aldera izan ziren, Abanto-Zierbana udalerrian (Bizkaia). Ordu horretan, Ertzaintzari udalerri horretako Putxeta auzora joateko eskatu zioten, hainbat pertsona kalean aparkatuta zegoen autokarabana baten sarraila manipulatzen ari zirelako eta ibilgailuaren alarma aktibatu zutelako.
Muskizko ertzain-etxeko patruila batzuk bertaratu dira, eta haietako batek ikusi du autokarabanak manipulazio-zantzuak zituela eta leihatila bat hautsita. Hala eta guztiz ere, agenteek egiaztatu dute ustezko lapurrak ezin izan zutela ibilgailura sartu.
Lapurreta-saiakeraren ustezko egileen deskribapena jaso ondoren, beste patruila bat Gallartako tren-geltokira joan dira, eta lau gazte aurkitu dituzte, emandako deskribapenarekin bat zetozenak. Ertzainek susmagarriak identifikatu dituzte: 27, 19 eta 18 urteko hiru heldu eta adingabe bat, lapurtuak izan zitezkeen objektuak eta beste lapurreta batzuetan erabili ahal izateko bestelako tresnak zeramatzatenak. Antzeko aurrekariak dituzten lau gazteei indarra erabiliz egindako lapurreta-delitu bat leporatu diete.
Hiru helduak, adingabea aske utzi dute, datozen orduetan eramango dituzte epailearen aurrera.