Nafarroako Erriberan lankidetzako etxebizitzari buruzko hiru informazio-saio egingo dira

PRUEBA

Nafarroako hiru herritan izango dira, hil honen amaieran, lankidetzako etxebizitzari buruzko informazio-saio bana, bizitegi-aukera hori ezagutzera emateko eta zabaltzeko tipologia ezberdinetan eta herritarrek horien inguruan duten interesa aztertzeko. El Tinglado Arkitektoen Kolektiboak antolatu ditu eta Nafarroako Gobernuko Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako Departamentuak finantzatu. Tuteran (azaroaren 21ean), Ribaforadan (azaroaren 25ean) eta Corellan (azaroaren 27an) egingo dira.