Zornotzan atxilotua speedarekin trafikatzeagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo Zornotzan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotuaren etxean 134 gramo speed eta 3.550 € atzeman zituzten.

Joan den urrian, Durangoko ertzain-etxeko agenteek Zornotzan bizi den pertsona baten jarduerak ikertzeari ekin zioten; izan ere, hainbat informazio bildu zituzten, gizon hori substantzia estupefazienteen trafikoan inplikatuta zegoela adierazteko.

Egindako ikerketei esker, susmagarriak diru-trukeak egiten zituen bide publikoan eta herriko ostalaritza-establezimendu batean.

Azkenik, atzo goizean, ikertua atxilotu zuten Zornotzan, eta substantzia estupefazienteak zituen poltsa bat eta 670 € aurkitu zizkioten. Ordu batzuk geroago, etxean sartu eta miatu egin zuten, eta 120 gramo speed zituen poltsa bat eta substantzia bereko beste 14 poltsatxo (gramo bat, gutxi gorabehera) konfiskatu zizkioten. Halaber, 3.550 € eta doitasuneko bi baskula aurkitu zituzten. Atzemandako droga 148,6 gramokoa da guztira, eta 4.000 eurotik gorako balioa izango luke legez kanpoko merkatuan.

52 urteko atxilotua epailearen esku utzi dute gaur eguerdian.