24_0628 Ertzaintzako buruaren adierazpenak Garberan gertatutako lapurretaren ondorioz izandako polizia operazioaren inguruan
Ertzaintzako buruaren adierazpenak Garberan gertatutako lapurretaren ondorioz izandako polizia operazioaren inguruan
Servicio de prensa
2024-11-19
Josu Bujanda Ertzaintzako buruak Donostiako Garbera merkataritza-gunean lapurreta egin ostean Ertzaintzak egindako operazioaren xehetasunak azaldu ditu.
Ertzaintzak bost gizon atxilotu zituen igande goizean Gasteizen, Donostiako Garbera merkataritza-gunean egindako lapurreta batetik bi ibilgailutan ihesi zihoazela. Indarrezko lapurreta, agenteen aurkako atentatua, ebasketa eta bide-segurtasunaren aurkako delituak egotzi dizkiete atxilotuei. Operazioan hamar ertzain ere zauritu ziren.