N-1 errepidean atxilotu dute Idiazabalen, legez kanpoko pertsonen trafikoagatik


24_0631 N-1 errepidean atxilotu dute Idiazabalen, legez kanpoko pertsonen trafikoagatik

N-1 errepidean atxilotu dute Idiazabalen, legez kanpoko pertsonen trafikoagatik

Servicio de prensa

2024-11-20

Ertzaintzak hamalau pertsona legez kanpo zeramatzan furgoneta baten gidaria atxilotu du gaur goizaldean N-1 errepidean, Idiazabal parean.

Gaur goizaldeko ordu bata pasata, Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitateko patruila batek furgoneta bat gelditu du, ibilgailuen kontrol batean, N-1 errepidean, Idiazabal parean. Guztira hamabost pertsona zihoazen barruan, horrelako furgoneta batean gehienez bederatzi izan daitezkeenean. Guztiak pilatuta zeunden eta osasungarritasun-egoera txarrean.

Furgonetako bidaiari gehienek ez zuten dokumentaziorik, eta, dirudienez, aldez aurretik diru kopuru bat ordaindu ondoren, Frantziara zeramatzaten.

Horiek horrela, ibilgailuaren gidaria atxilotu egin dute, atzerriko herritarren eskubideen aurkako delitu bat egotzita.

34 urteko atxilotua epailearen esku utziko dute beharrezko polizia-eginbideak amaitzen direnean.