Donostia, hiru pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean sartzeagatik, leiho bat bortxatu ondoren


24_0640 Donostia, hiru pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean sartzeagatik, leiho bat bortxatu ondoren

Donostia, hiru pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean sartzeagatik, leiho bat bortxatu ondoren

Servicio de prensa

2024-11-25

Ertzaintzako agenteek 31, 33 eta 34 urteko hiru gizon atxilotu dituzte gaur, astelehena, goizaldean, etxebizitza bat usurpatzea egotzita. Atxilotuak horma batetik igo dira eta leiho bat hautsi dute eraikinaren barrura sartzeko, eta patruila batek harrapatu ditu.

Goizaldeko laurak pasata, Ertzaintzari jakinarazi diote hiru pertsona Donostiako Altza auzoko etxebizitza batean sartzen saiatzen ari zirela. Berehala, herritarrak babesteko patruilak bertaratu dira, eta egiaztatu dute aipatutako etxebizitzan hainbat pertsona zeudela, eta, antza denez, horma batetik igo eta leiho batean kalteak eragin dituztela barrura sartzeko.

Ertzainek agindutakoari jarraituz, hiru gizon eraikinetik atera dira eta identifikatu egin dituzte. Dagozkion egiaztapenak egin ondoren, hirurak atxilotu dituzte, etxebizitza usurpatzea egotzita.

Hiru atxilotuek polizia-aurrekariak dituzte, eta epailearen aurrera eramango dituzte polizia-eginbideak amaitzen diren unean.