Bi atxilotu Sopelan, etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 21 eta 25 urteko bi gizon atxilotu dituzte Sopelan, etxebizitza batean lapurtzen saiatzea egotzita. Atxilotuei mota horretako delituetan erabili ohi diren hainbat tresna aurkitu dizkiete.

Atzo, asteazkena, gaueko hamaikak pasata, komunikatzaile batzuek Ertzaintzari jakinarazi zioten bi pertsona ikusi zituztela familia bakarreko etxebizitza baten inguruan, eta, ondoren, esku-argiak piztuta ikusi zituztela etxe barruan, etxebizitzako argiak itzalita zeudela.

Ertzainak bertaraino joan ziren, eta ingurua ikuskatzeari ekin zioten. Miaketa horretan, bi gizonezko ikusi zituzten komunikatzaileek emandako deskribapenarekin bat zetozen jantziak zeramatzatela. Patruila ikustean, haien kontrako norabidean jiratu ziren, eta edukiontzi batera motxila bat bota zuten. Ondoren, hainbat erreminta zituela egiaztatu zuten, hala nola, azazkal-barra bat eta bihurkin bat, eta bi eskularru pare.

Patruilak gelditzeko agindua eman zien, identifikatzeko, eta, azaleko miaketa batean, eskularruez gain, telefono mugikor bat ere aurkitu zieten, linterna piztuta zuena. Dokumentaziorik ez zutenez, ezin izan zuten identifikazioa behar bezala egin, eta, horregatik, Getxoko ertzain-etxera eraman zituzten. Han egiaztatu zutenez, antzeko gertakariengatik aurrekariak zituzten. Aldi berean, ikerketa-gestioak egiten jarraitu zuten, lekuko bati deklarazioa hartuz. Horren ondorioz, atxilotu egin zituzten, etxebizitzan lapurreta egiten saiatzeagatik, eta epailearen esku utzi zituzten.