Donostia, hiru pertsona atxilotu dituzte etxebizitzetan lapurtzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 18, 19 eta 24 urteko hiru gizon atxilotu zituzten asteazken arratsaldean Donostian, hainbat eraikinetara sartzeko atea bortxatzeagatik.

Asteazken arratsaldeko ordu bata eta erdiak baino pixka bat lehenago, Donostiako atari batera joateko eskatu zioten Ertzaintzari, herritar batek susmagarritzat jotako hiru pertsona hainbat ataritan zebiltzala ikusi ondoren.

Inguruan zaintza-lanak egiten ari zen herritarren babeserako patruila bat adierazitako lekura hurbildu zen, eta hiru gizon etxebizitza-eraikin bateko atari batetik ateratzen ikusi zituen. Pertsona horiek, ertzainak ikustean, hainbat objektu utzi zituzten botata, ondoren, agenteek jaso zituztenak, objetu horiek gakordea eta eskularruak ziren.

Egoera horren aurrean, ertzainek inguruko hainbat atari ikuskatu zituzten, eta atarietako eta etxebizitzetako hainbat ate ikusi zituzten, kalteak eta bortxatuak izan zirelako zantzuak zituztela. Horrez gain, inguruko hainbat bizilagunen testigantzak jaso zituzten.

Susmagarriak identifikatu eta, beharrezko egiaztapenak egin ondoren, atxilotu egin zituzten, etxebizitzan indarra erabiliz lapurreta egiten saiatzea egotzita. Gainera, azken asteetan antzeko beste delitu batzuk egin izana ere ikertzen ari dira, talde kriminal gisa. Pertsona horiei egindako azaleko miaketa batean, hainbat objektu aurkitu zituzten, hala nola guraizeak, gakordeak, eskularruak eta lepo-berogarriak.

Ondoren, ertzain-etxera eraman zituzten atxilotuak, beharrezko izapideak egiteko, epailearen aurrera eraman aurretik.