24_0697 N-1 errepideko trafikorako errei bat ireki dute Idiazabalen, Gasteizerako noranzkoan, bi kamioik talka egin ondoren
N-1 errepideko trafikorako errei bat ireki dute Idiazabalen, Gasteizerako noranzkoan, bi kamioik talka egin ondoren
Servicio de prensa
2024-12-16
Kamioi baten gidaria zauritu da N-1 errepidean, Idiazabalen, izandako zirkulazio-istripu baten ondorioz. Bi ibilgailu astun izan dira tartean. Ezbeharraren ondorioz, auto-ilarak sortu dira Gasteizerako noranzkoan.
Gaur, astelehena, arratsaldeko ordu biak eta hogei aldera, N-1 errepidetik zihoazen bi kamioik, Idiazabalgo 413. kilometroan, elkar jo dute. Kamioetako baten gidaria kabinaren barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaile-talde batek erreskatatu behar izan du. Askatu ondoren, osasun-zerbitzuek Gurutzetako Ospitalera eraman dute Osakidetzaren helikoptero baten bidez.
Ertzaintzak, bestalde, trafikoa arautzen du, batez ere Gasteizko noranzkoan sortutako auto-ilarak direla eta. Errepidea erabat itxita egon dira 16:35ak arte, eta dagokion polizia-atestatua hasi da, zirkulazio-istripu horren arrazoiak argitzeko.