Errenterian atxilotu dute indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik


25_0004 Errenterian atxilotu dute indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik

Errenterian atxilotu dute indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik

Servicio de prensa

2025-01-03

Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo, Errenterian paseatzen ari zen adineko emakume bati indarrez tira eginda poltsa lapurtzen saiatzea leporatuta. Ustezko lapurrak lurrera bota zuen biktima, eta bertako osasun-zentro batean artatu behar izan zuten. Patruila batek handik gutxira atxilotu zuen susmagarria.

Lapurreta-ahalegina atzo goizeko hamaikak aldera gertatu zen. Errenterian paseatzen ari zen adineko emakume bati gizon bat hurbildu zitzaion eta indarrez tira eginda poltsa kendu zion. Biktima lurrera erori zen eta lapurrak poltsarekin ihes egin zuen, baina emakumeari lagundu zioten lekuko batzuek kargu hartu ziotenean, poltsa bota eta berehala alde egin zuen.

Lekukoek eman zioten Ertzaintzari lapurretaren berri, eta handik gutxira inguruko plaza baten ingurumarian aurkitu zuen susmagarria. Haren deskribapena ustezko lapurrarenarekin bat zetorrela eta, gainera, eskuetako batean odola zerion zauri bat zuela ikusita, patruilak atxilotu egin zuen. Biktimak hainbat kolpe jasan zituen erori zenean, eta herriko osasun-zentroan artatu behar izan zuten.

Polizia-aurrekariak dituen atxilotua, 37 gizona, Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten zegozkion izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, Agintari Judizialaren eskuetan jarri zuten.