Caritasek 31.936 euro jasoko ditu Haur Azoka Solidarioan jostailuen salmentekin batera Gabonetako diru-bilketan lortutakoa gehituz

Barakaldoko Udalak 31.936 euro emango dizkio Caritasi, Barakaldoko Haur Azoka Solidarioaren eta Gabonetan egin diren ekitaldi solidarioen bitartez lortutakoarekin. Horrela, Haur Azoka Solidarioan bigarren eskuko jostailuak salduta lortu ziren 19.086 euroei (20 ikastetxe inguruko 500 ikasle baino gehiagok parte hartu dute) 12.850 euro gehitu zaizkie orain, Gabonaldiko programazioan parte hartu duten barakaldarrek eskeinitakoari esker. «Barakaldarrok oso solidarioak izan gara beti, eta hori urtez urte erakusten dugu Haur Azoka Solidario honen moduko ekintzekin. Harro egoteko modukoa da «, adierazi du Nerea Cantero Kultura zinegotziak.

Gabon hauetan hainbat ekitaldi solidario egin dira Gabonaldian Haur Azoka Solidarioko jostailuen salmentari dirua gehitzeko. Ludotekaren bidez 2.684 euro bildu dira. Gainera, Barakaldo Antzokiak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun tradizionala izan du, sarrera solidarioarekin antzokian bi emanaldi egin zituena. 600 ikusle baino gehiago izan zituen Magia Galak ere helburu hori du. Horrela, bi ikuskizunen artean, 10.166,07 euro batu dituzte.

Jostailuen salmentarekin lortutako 19.086,61 euroak gehituta, Haur Azoka Solidarioaren bigarren daturik onena, orain Caritasi emango zaizkion 31.000 euroak gainditzen ditu, Barakaldon kudeatzen duten jantoki sozialera bideratzeko.