25_0021 Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain bat atxilotu dute Bilbon, identifikatzeari uko egiteagatik eta lankideei erasotzeagatik
Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain bat atxilotu dute Bilbon, identifikatzeari uko egiteagatik eta lankideei erasotzeagatik
Servicio de prensa
2025-01-12
Ertzaintzak zerbitzuz kanpo zegoen ertzain bat atxilotu du gaur goizaldean Bilbon, desobedientzia eta erresistentzia larriko delituak eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatua egotzita.
Gertakariak igande goizaldeko ordu biak pasata izan dira, Uribarri auzoan, Bilbon. Jakinarazle batek Ertzaintza bertaratzeko eskatu du, hainbat pertsona borrokan ari baitziren kalean.
Bertaratutako ertzainek gertatutakoaren berri jaso dute, eta bertaratutakoei identifikatzeko eskatu diete. Pertsona horien artean zerbitzuz kanpo zegoen ertzain bat zegoen, baina une oro uko egin dio identifikatzeari, eta lankideen lanari modu aktiboan aurre egin dio, fisikoki eraso egin baitie.
Inplikatua atxilotu egin dute, desobedientzia eta erresistentzia larria eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatua egotzita. Atxilotua ertzain-etxera eraman dute beharrezko izapideak egiteko, eta, horiek amaitutakoan, epailearen esku geratuko da.