Hezkuntza Departamentuak matrikulazio epe berria iragarri du Zubiarte Euskaltegi Publikoan helduei euskara irakasteko

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Uharteko Zubiarte euskaltegiko helduen euskara ikastaroetarako matrikula epe berria iragarri du, urtarrilaren 20tik 26ra.

EUSKARA PUBLIKOAN” lelopean, A1, A2, B1, B2 eta C1 maila guztiak ematen ditu Euskaltegi publikoak. Horrez gain, EGA titulua prestatzeko eta C1 azterketa egiteko talde espezifikoak ditu.

Deialdi honetan bi talde berri eskaintzen dira, A1-Hastapena mailakoak, goizez eta arratsaldez, eta taldeetan izandako bajen ondorioz hutsik geratu diren plazak ere eskaintzen dira; beraz, plaza kopurua mugatua da.

Ikastaro presentzialak eta autoikaskuntzakoak eskaintzen dira, goizez, arratsaldez eta gauez, eta online modalitatean. Gainera, ikastetxeak prestakuntza egokitzeko erraztasuna du, ikasleen lan-txanden arabera. C1 mailako mintzapraktika taldeak ditu, eta euskaltegitik kanpoko ikastaroak ere eskaintzen ditu.

Aurrez aurreko ikastaroez gain, Zubiarte euskaltegi publikoak online modalitateko taldeak ditu maila guztietan; astean bi saio, ikastetxera joan beharrik gabe. Autoikaskuntza modalitatean aurrez aurreko saio bat dago ahozko trebetasunerako.

Unibertsitateaz kanpoko irakasleek doan egin ahal izango dituzte ikastaro horiek beren eskola-orduetatik kanpo, Hezkuntza Departamentuaren Irakasleen Formakuntza Planean sartuta baitaude.

Matrikula online egingo da eta eskaintza euskaltegiaren webgunean kontsultatu daiteke. Aurrez aurre egin nahi izanez gero, hitzordua eskatu behar da, telefono honetara deituta: 848 431010 edo zentroko posta elektronikoaren bidez.