25_0028 Muxikan autoarekin pertsona bat harrapatu eta hil zuen gizona atxilotu dute
Muxikan autoarekin pertsona bat harrapatu eta hil zuen gizona atxilotu dute
Servicio de prensa
2025-01-16
Ertzaintzak atzo, asteazkena, gauean atxilotu zuen BI-635 errepidean, Muxikan (Bizkaia), izandako harrapaketaren ustezko egilea. Istripuak eragindako zaurien ondorioz, bertako bizilaguna, 66 urteko gizona, istripua gertatu zen lekuan bertan hil zen.
Zoritxarreko istripua atzo gaueko 21:25 aldera gertatu zen Bi-635 errepidean, Muxikako udal-barrutian eta Gernikarako noranzkoan. Ordu horretan, Zugastieta auzoko Euskotrenen geltoki inguruan zegoen oinezko bat auto batek harrapatu zuen, eta gidariak Gernikarako bidea jarraitu zuen biktimari lagundu gabe.
Bertaratu ziren osasun-zerbitzuak biktima suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu, eta, azkenean medikuak harrapaketaren biktimaren heriotza ziurtatu zuen.
Gertaeraren berri izan ondoren, Ertzaintzako agenteek zegozkion kudeaketak hasi zituzten istripuaren inguruabarrak argitzeko eta harrapaketaren ustezko egilea aurkitzeko, eta handik bi ordura agertu zen Ondarroako Ertzain-etxera. Polizia-egoitzan gidariak, 32 urtekoak, aitortu zuen berak harrapatu zuela gizona, eta sorospen-eginbeharra ez betetzearen usteko delitu bat leporatuta atxilotu zuten, istripu bat eragin ondoren lekutik alde egiteagatik.