Urdulizen atxilotu dute herriko atari eta saltokietan kalteak egin ondoren


25_0031 Urdulizen atxilotu dute herriko atari eta saltokietan kalteak egin ondoren

Aurretik alkoholdun edarien botilaz betetako erosketa-orga bat kendu diote

Urdulizen atxilotu dute herriko atari eta saltokietan kalteak egin ondoren

Servicio de prensa

2025-01-17

Gaur goizaldean, Ertzaintzako agenteek 21 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen kalte-delitu bat leporatuta. Atxilotuak harriak bota ditu ibilgailu baten eta herriko atari eta saltoki batzuen kontra, eta kalte esanguratsuak eragin ditu.

Gaur goizaldeko bost eta erdiak aldera, Urdulizko bizilagun batek Ertzaintzari jakitera eman dio pertsona bat harriak botatzen ari zela erdiguneko kale bateko hainbat ataritara. Bertaratu diren polizia-baliabideek harriz betetako erosketa-orga bat ibilgailu baten atzean ezkutatu nahian ari zenean aurkitu dute.

Eremua aztertu ondoren, agenteek kalteak ikusi dituzte auto batean, bai eta sei ataritako eta bi merkataritza-establezimendutako beirateetan ere. Gazteak agenteei aitortu die berak eragin dituela kalteak, eta, jarraian, agenteek atxilotu eta polizia-egoitzara eraman dute.

Ordu erdi lehenago, beste patruila batek erosketa-organo batean zeramatzan alkoholdun edarien −ardoa eta likoreak− hogei bat botila kendu dizkiote, ez baitu horien jatorria azaltzen jakin.