NOUko Endoskopiako burua, Juan José Vila, Espainiako Endoskopia Digestiboko Sozietateko presidente berria

Juan José Vila doktorea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NOU) Endoskopia unitateko burua, Espainiako Endoskopia Digestiboko Sozietatea (SEED) erakundeko presidente berria da datozen bi urteetarako. Digestio-aparatuko 1.500 mediku espezialista baino gehiagok osatzen dute erakunde hori.