Bilbon atxilotu dute etxebizitza batean izandako lapurreta batean parte hartzeagatik


25_0064 Bilbon atxilotu dute etxebizitza batean izandako lapurreta batean parte hartzeagatik

Bilbon atxilotu dute etxebizitza batean izandako lapurreta batean parte hartzeagatik

Servicio de prensa

2025-02-07

Ertzainek 39 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, osteguna, arratsaldeko lehenengo orduan, Bilbon, Bizkaiko hiriburuko etxebizitza batean indarra erabilita egindako lapurreta batean ustez parte hartu izanagatik.

Joan den astean, astearte arratsaldean Bilboko etxebizitza batean egindako lapurreta bat salatu zuten Ertzaintzaren aurrean. Polizia-dotazio bat adierazitako lekura hurbildu zen zegokion begi-ikuskapena egitera, eta egiaztatu ahal izan zuen etxeko atea behartu zutela eta barruan dena hankaz gora zegoela.

Berehala jarri zuten abian gertaeraren ikerketa, eta, horren ondorioz, jakin ahal izan zuten lapurretaren egileak bi pertsona izan zirela.  Egindako ikerketei esker identifikatu ahal izan zen inplikatuetako bat, polizia-aurrekari ugari dituen 39 urteko gizona, eta, beharrezko frogaketa egin ondoren, atzo arratsaldean atxilotu zuten.

Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten dagozkion eginbideak egiteko, eta ikerketa oraingoz irekita dago lapurretan izan zuen ustezko konplizea aurkitzeko.