Donostiako Ertzain-etxeak eraikinaren kanpoaldera aterako ditu behin-behinean jendeari arreta emateko bulegoak


25_0083 Donostiako Ertzain-etxeak eraikinaren kanpoaldera aterako ditu behin-behinean jendeari arreta emateko bulegoak

Donostiako Ertzain-etxeak eraikinaren kanpoaldera aterako ditu behin-behinean jendeari arreta emateko bulegoak

Servicio de prensa

2025-02-12

Donostiako Ertzain-etxean energia-efizientzia hobetzeko egiten ari diren lanen ondorioz, herritarrei arreta emateko bulegoak eraikinetik kanpora aterako dira lan horiek amaitu bitartean.

Donostiako Ertzain-etxeak Antiguo auzoan dituen instalazioak hartzen dituen eraikinean egitekoak diren lanak direla-eta, herritarrei arreta emateko bulegoak behin-behineko modulu batzuetara, Infanta Cristina kaleko 28. zenbakira, Osakidetzaren Osasun Zentroaren ondora, eramango dira, eta bertan jarraituko da herritarrei zerbitzua ematen. Bulego berrietarako sarbideak behar bezala seinaleztatuta daude.

Lanak jada hasita daude, eta eraikinaren energia-efizientzia hobetzeko egingo dira. Lanen iraupena urtebete ingurukoa izatea espero da.

Jaitsi Argazkia