Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, erreserbako 12 obra berri sartzea erabaki du, gehienez 2,3 milioi euroko balioarekin, 2023-2025 plangintzaldian Tokiko Inbertsioen Planaren (PIL) Tokiko Programazioaren lerroan. Nafarroako Gobernuaren ekarpenari esker 3,2 milioi euroko inbertsioak egin ahal izango dira hornidura-, saneamendu- eta euri-uretarako sareetan eta udal eta kontzejuetako sare eta zuzkiduretan.
Lurralde Kohesioak erreserbako 12 obra berri barne hartzen ditu Tokiko Inbertsioen Planean, gehienez 2,3 milioi euroko balioarekin
