Foru Komunitateak eta Estatuko Administrazio Orokorrak, Hitzarmen Ekonomikoaren Koordinazio Batzordearen bitartez, 2024tik 2027ra bitarteko aldirako aurrekontu-egonkortasunaren eta zor publikoaren helburuak bermatzen dituen akordioa sinatu dute. Arlo horretan, adierazitako urte bakoitzerako, %0,3ko defizit-helburua adostu dute. Helburu hori %0,1ean dago ezarrita autonomia-erkidegoen azpisektorerako, eta zor publikoaren gehieneko muga %13koa da.
Nafarroak 2025-2027 aldirako egonkortasun-helburuak adostu ditu Estatuarekin
