Bi atxilotu Bilboko hiru etxebizitzatan lapurreta egin nahian zebiltzala


25_0086 Bi atxilotu Bilboko hiru etxebizitzatan lapurreta egin nahian zebiltzala

Bi atxilotu Bilboko hiru etxebizitzatan lapurreta egin nahian zebiltzala

Servicio de prensa

2025-02-14

Ertzainek bi gizon atxilotu zituzten atzo, Bilboko Zorrotza auzoko hiru etxebizitzatan lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Patruila batek ikusi zituen etxebizitzetako bateko leiho batetik beste bateko balkoira jaisten eta barrura sartzen. Beren gauzen artean labana bat eta giltza faltsu bat zeramatzaten.

Atzo arratsaldeko lau eta erdiak aldera gertatu zen Bilboko Zorrotza auzoko eraikin batean. Emakume batek Ertzaintzari jakitera eman zion bi pertsona bere etxeko portalean zokomiran zebiltzala eta bere etxeko eta aldameneko beste bateko leihoa behartzen saiatu zirela. Emakumea ikustean, alde egin zuten eta eraikineko beste portal batera joan ziren.

Eraikinera hurbildu ziren Ertzaintzako baliabideak ikuskapena egiten ari zirenean, susmagarriak hirugarren solairuko leiho batetik etxebizitza bateko balkoira jaisten eta barrura sartzen ikusi zituzten.

Agenteek susmagarriak zeuden etxebizitza aurkitzea lortu zuten eta biak atxilotu zituzten. Beren gauzen artean labana bat eta giltza faltsu bat aurkitu zizkieten.  

Atxilotuak, 25 eta 26 urtekoak, Ertzaintzaren egoitzara eraman zituzten zegozkion polizia-eginbideak betetzera, eta, horiek amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarri zituzten.