25_0099 Mandoian orkatila hautsita zuen mendizale bat erreskatatu dute

Mandoian orkatila hautsita zuen mendizale bat erreskatatu dute
Prentsa Zerbitzua
2025-02-18
Gaur eguerdian, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek 73 urteko gizon bat erreskatatu dute, Arginatxeko haitzetatik ibilbide bat egiten ari zela orkatila bihurritu ostean
Biktima bilatzeko eta laguntzeko dispositiboan, Durangaldeko Ertzaintzaren landa-patruilak ez ezik, Zeberioko aguazilak eta herritar batek ere parte hartu dute. Horiek gusztiek, zauritua ateratzen lagundu dute, eremu garbi batera iritsi arte. Ertzaintzako mendi-taldeko kideek helikopterora igo eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.