25_0100 Donostian atxilotu dute emakume baten aurkako sexu-erasoaren ustezko egilea

Donostian atxilotu dute emakume baten aurkako sexu-erasoaren ustezko egilea
Prentsa Zerbitzua
2025-02-19
Ertzainek, ikerketa baten ondoren, 46 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian, otsailaren 12an etxebizitza batean emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta.
Ikertutako egitateen arabera, sexu-erasoa Gipuzkoako hiriburuko etxebizitza batean gertatu zen otsailaren 12ko goizaldean. Ustezko erasotzaileak gela bat alokatu zuen bertan. Gizonak, indarkeriazko eta larderiazko jarrera baliatuz, emakume bat sexualki behartu zuen eta, ondoren, etxetik alde egin zuen.
Astelehen honetan, Ertzaintzak gertatutakoaren berri izan zuen eta ikerketa hasi zuen ustezko erasotzailea aurkitu eta atxilotzeko. Gizonak aurrekariak ditu genero-indarkeriagatik. Kasuaz arduratu ziren agenteek atzo, asteartea, 22.00etan aurkitu zuten gizona Donostian, eta atxilotu eta Donostiako ertzain-etxera eraman zuten.
Polizia-eginbideak amaitzen dituztenean, atxilotua Donostiako Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarriko dute.