Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek txirrindulari bat erreskatatu dute Eretza mendian erorita


25_0127 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek txirrindulari bat erreskatatu dute Eretza mendian erorita

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek txirrindulari bat erreskatatu dute Eretza mendian erorita

Prentsa Zerbitzua

2025-02-23

Ertzaintzaren helikoptero batek 70 urteko txirrindulari bat erreskatatu du gaur eguerdian GueƱesko Lexartza auzoko pista batean istripu bat izan ondoren. Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

SOS Deiak 112 larrialdietarako telefonora deitu dute gaur, igandea, 12:00ak aldera. Gizon bat bizikletatik erori da Eretza mendian eta osasun-laguntza behar zuen jasandako kolpeengatik.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdietan Esku Hartzeko eta Koordinatzeko teknikari batek Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat, Mendi Ataleko kideekin, suhiltzaileak, Balmasedako ertzain-etxeko patruila bat eta Osakidetzako osasun-baliabideak bidali ditu.

Erreskatatzaileak eta osasun-langileak zauritutako txirrindulariaren lekura iritsi dira, egonkortu egin dute eta helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera.