Diru laguntzen eskaera tramiteari buruzko saio informatiboak Donostian

Elkarteek otsailaren 26 edo 27an parte ahrtu ahal izango dute

Udalak irabazi asmorik gabeko elkarteen proiektuak garatzeko diru laguntzen deialdiaren epea zabaldu du eta martxoaren 12an izango da eskaerak erregistratzeko azken eguna. 10 sailetako diru laguntza lerroetara aurkeztu daitezke eskaerak.

Aurreko urteetan bezela eskaera datuen betetzea udaleko webgunean dagoen formulario baten bidez egin beharko da eta erregistratzeko ziurtagiri digital bat erabili.

Herritarren Partaidetza Zerbitzutik eskaera tramiteari buruzko ikastaro orokor bat antolatu da, non, lerro bakoitzaren xehetasunetan sartu gabe, dirulaguntza eskatzeko erabili beharreko web formulario orokorra bistaratuko da: eskabidea ikusi, eskabidea hasi, online inprimakian mugitu, inprimakia bete eta eskabidea aurkeztu eta sinatu.

Ikastaroa egitea ez da derrigorrezkoa, eta zuzendua dago eskaera lehen aldiz egiten dutenentzat, elkarte barruan kudeaketa horien arduradunak aldatu dituztenentzat edo eta prozesuari buruzko zalantzak dituzten elkarteenzat.

DIRU LAGUNTZEN ON LINE ESKAERARI BURUZKO SAIO INFORMATIBOAK

  • EUSKARAZ: OTSAILAK 26
  • GAZTELERAZ: OTSAILAK 27
  • 18:00-20:00
  • Udaletxean

IZEN EMATEA