Aste honetan zehar, Foruzaingoak hainbat ekitaldi antolatu ditu Gorputzeko patroiarekin, Aingeru Zaindari Santuarekin, lotuta. Datorren larunbatean, hilak 1, Baluarten egingo den ekitaldi instituzional nagusiaz gain, larrialdietan jarduteko prozedurei eta desgaitasunen bat duten pertsonen arretari buruzko bi hitzaldi programatu dira, biak ere publikoari eta komunikabideei irekiak.
Foruzaingoak bi hitzaldi antolatu ditu larrialdiko jardunari eta desgaitasuna duten pertsonen arretari buruz, Patroiaren ekitaldien barruan
