Ertzaintzak Donostia eta Tolosa arteko herrietako merkataritza-establezimenduetan ordainketen atzerakoekin egindako iruzurrez ohartarazi du


25_0141 Ertzaintzak Donostia eta Tolosa arteko herrietako merkataritza-establezimenduetan ordainketen atzerakoekin egindako iruzurrez ohartarazi du

Ertzaintzak Donostia eta Tolosa arteko herrietako merkataritza-establezimenduetan ordainketen atzerakoekin egindako iruzurrez ohartarazi du

Prentsa zerbitzua

2025-02-27

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute Tolosan, bertako bi establezimendutan kontsumizio baten ordainketako atzerakoekin iruzur egiten saiatzea leporatuta. Susmatzen da Donostia eta Tolosa arteko beste saltoki eta ostalaritza-establezimendu batzuetan antzeko egitateak gertatu direla.

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen joan den asteartean Tolosan, herriko bi establezimendutako langileak kontsumizio baten atzerakoekin engainatzen saiatu zelako.  Gertaera horietako baten lekuko izan ziren eta zerbitzutik kanpora zeuden bi ertzainen esku-hartzeari esker atxilotu ahal izan zen gizona. Atxilotuak legez kanpoko jatorria izan zezakeen diru-kopuru esanguratsua zuen, guztira 2.570 euro.

Tolosako Ertzain-etxeak orain arte egindako ikerketen arabera, uste da antzeko iruzurrak egin ahal izan direla Donostia eta Tolosaldea arteko herrietako merkataritza-establezimenduetan.  

Mota horretako iruzur baten biktima izan direla uste duten pertsona guztiek salaketa jar dezakete Ertzaintzan.