Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek laguntza eman diote Azpeitian istripua izan duen parapentista bati


25_0148 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek laguntza eman diote Azpeitian istripua izan duen parapentista bati

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek laguntza eman diote Azpeitian istripua izan duen parapentista bati

Servicio de prensa

2025-03-02

Gaur arratsaldeko lehen orduan, parapentea egiten ari zen 56 urteko gizon batek istripua izan du Azpeitiko Xoxote mendiaren inguruan. Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero batek erreskatatu du zauritua, eta, ondoren, anbulantzia batek Donostiako ospitalera eraman du.

Arratsaldeko hirurak aldera, SOS Deiak 112 zerbitzuak jakinarazi du parapentista batek istripua izan duela Azpeitiko Xoxote mendian, Loiolako San Inazioren estatuaren inguruan. Berehala suhiltzaileak, osasun-zerbitzuak eta Ertzaintza mobilizatu dira zaurituari laguntzeko.

Kirolaria, azkenik, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero batek erreskatatu du, eta herriko futbol-zelaira eraman du. Handik, anbulantzia batean Donostiako ospitalera eraman dute. Antza denez, zaurituak hanka bat hautsita izan dezake.