Jarduketa osoaren zenbatekoa 197.859 euro da, eta finantza-laguntza jaso du (34.137 €) Europar Batasuneko Next Generation funtsen eskutik
Donostiako Udala bero berriztagarriko biomasa-galdara bat instalatzen ari da eta eguzki-modulu termikoak eta aerotermia-moduluak ere berritzen ari da, Uliako Udal Aterpetxeko berokuntza eta ur bero sistema berritu, eta, era horretan, gaur egun dauden propano-galdarak ordezteko.
Gaur bertan 14 eguzki-panel termiko berri jarri dira, lehendik zeudenak ordezkatzeko, ez baitziren erabiltzen. Gainera, eraikin nagusiak instalazio fotovoltaiko bat du, aerotermia-makina baten bidez energia termikoa sortzeko aprobetxatuko diren soberakinak sortzen dituena.
«Jarduketa honen bidez aterpetxeak behar duen ur beroaren eta berokuntzaren % 100 sortu nahi dugu, energia berriztagarria erabiltzen duen sistema jasangarri batekin. Gainera, sistema berri horri esker, energia aurrezteaz gain, ingurumenari kalte egiten dioten berotegi-efektuko gasak ez dira atmosferara isuriko. Sistema berri horren bidez, berokuntzaz eta ur beroz hornituko dira sukaldea, jatetxea eta 8 gela komun dituen eraikin nagusia, baita Uliako 5 bungalowak ere», adierazi du Iñigo García Ekologiako zinegotziak.
Galdara-gelan egiten ari dira biomasa-sistemaren instalazioa; 1,5 tonako edukierako pellet erregai-siloa galdara-gelaren ondoko areto batean instalatzen ari dira; eta aerotermia-makina eraikinaren kanpoaldean jarriko da, siloaren ondoan.
Jarduketa osoaren zenbatekoa 197.859 euro da, eta finantza-laguntza jaso du (34.137 €) Europar Batasuneko Next Generation funtsen eskutik. Obren azken fase hori dela-eta, udal-aterpetxea martxoaren 3tik apirilaren 4ra arte itxita egongo da.
2025/03/03-an argitaratua