Donostiako San Rokeko arrapala mekanikoak hilabete gelditzen dira martxoaren 10etik

Lanen kostua 154.275 €-koa da (BEZa barne)

Datorren astelehenean, martxoak 10, hasiko dira San Rokeko eskailera eta arrapala mekanikoetako elementuak konpontzeko eta ordezteko lanak.

Zehazki, 158 metroko luzera duen lehenengo arrapalako mailen katean jardungo da, baita zuloaren ardatzean eta plataforma-sisteman ere. Bigarren arrapalan, halaber, 135 metroko luzerako mailen katea ordeztuko da, eta ardatz hutsean jardungo da.

Lan horiek guztiak elementu mekaniko horien bizitza erabilgarria areagotzeko egiten dira, eta, horrela, egunero erabiltzen dituzten erabiltzaileen segurtasuna hobetzen da”, Carlos García Hiri Mantenimenduko zinegotziak adierazi duenez.

Kalkuluen arabera, lan horiek bost astez luzatuko dira, eta, beraz, denbora horretan arrapalak geldirik egongo dira.

Lanen kostua 154.275 €-koa da (BEZa barne).