Oscar Chivite Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako kontseilariak eta Roberto Martínez Esako alkateak Esako NA-2420 zeharbidea egokitzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Esku-hartzeak 1.344.863 euroko aurrekontua du; horietatik 522.661 euro Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak jarriko ditu, 277.010 euro Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak, eta gainerakoa (545.191 euro) Esako Udalak jarriko du.
Lurralde Kohesioak 799.671 eurorekin finantzatzen du Esako zeharbidearen egokitzapena, NA-5410 errepidearekiko elkargunean glorieta bat eta 56 aparkaleku berri barne hartzen dituena
