25_0179 Zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek indarkeria erabiliz egindako lapurreta baten egilea atxiki du Gasteizen

Zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek indarkeria erabiliz egindako lapurreta baten egilea atxiki du Gasteizen
Servicio de prensa
2025-03-12
Ertzainek lapurreta egiteko oinezko bati eraso egin zion gizon bat atxilotu zuten atzo Gasteizen. Zerbitzutik kanpo zegoen eta gertatutakoa ikusi zuen ertzain batek atxiki zuen erasotzailea polizia-baliabideak iritsi bitartean.
Atzo, astelehena, arratsaldeko seiak aldera, gizon bat oinezko bati hurbildu zitzaion Arabako hiriburuko Heraclio Fournier kalean, eta dirua emateko agindu zion, baina eskatutakoa bete ez zuenez, ostikoak eta ukabilkadak ematen hasi zitzaion. Ondoren, erasotzailea ihes egiten hasi zen biktima atzetik zuela.
Erasotzaileak eskatutako laguntzari erantzunez, zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek segi zion atzetik erasotzaileari, eta, harrapatu zuenean, gertakariaz arduratu ziren eta susmagarria atxilotu zuten patruilak iritsi arte atxiki zuen.
Atxilotua, polizia-aurrekariak dituen 46 urteko gizona, gaur egunean zehar jarriko dute agintari judizialaren eskuetan.