25_0182 Ertzaintza gazte bati arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da Donostian

Ertzaintza gazte bati arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da Donostian
Prentsa Zerbitzua
2025-03-13
Donostiako Egia auzoan arma zuriz egindako ustezko eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza. Biktima Donostiako Unibertsitate Ospitalera eraman dute anbulantzian.
Arratsaldeko laurak pasata, SOS Deiak-en 112 larrialdietarako telefonoan dei bat jaso dute mutil adingabe bati arma zuriren batekin eraso egin diotela adieraziz. Lehen informazioen arabera, zauriak ditu besoan eta bizkarrean.
Donostiako epaitegietatik gertu dagoen eremu batean gertatu da ustezko erasoa eta Ertzaintza bertan da gertatutakoari buruzko lehen ikerketak egiteko. Osasun-baliabide batek Donostia Ospitalera eraman du zauritua.