25_0192 Emakume bat hil da Bilbon, bere etxebizitzan izandako sute baten ondorioz

Emakume bat hil da Bilbon, bere etxebizitzan izandako sute baten ondorioz
Prentsa Zerbitzua
2025-03-17
Bilboko suhiltzaileek, osasun-zerbitzuek eta Bilboko Udaltzaingoko eta Ertzaintzako baliabideek sutean lanean jarraitzen dute. Emakumea, 73 urtekoa, osasun-langileak artatzen ari zirenean hil da. Beste 8 pertsona, eraikineko bizilagunak, ospitaleetara eraman dituzte. Ikerketa bat ireki da suaren jatorria zehazteko.
Sutea gaur, astelehena, goizeko zortziak aldera hasi da Bilboko Labayru kalean. Larrialdietako zerbitzuek abisu bat jaso dute, Bizkaiko hiriburuko kale horretako etxebizitza-eraikin bateko lehenengo solairuan sua zegoela esanez. Sua ustez sortu den etxebizitzako bi bizilagunak, 73 urteko emakume bat eta 78 urteko gizon bat, etxetik atera dituzte, baina emakumea bertaratu diren osasun-langileek artatzen zuten bitartean hil da.
Gainera, beste 8 pertsona, eraikineko bizilagunak, ospitaleetara eraman dituzte.
Bilboko suhiltzaileen esku-hartzea amaitzen denean, sua zerk eragin duen zehazteko ikerketa hasiko da.