Nafarroako Gobernuak 51 plaza deitu ditu Arlo Juridikoko Administrazio Publikoko teknikari posturako

Nafarroako Gobernuak 51 plazako oposizioa deitu du Arlo Juridikoko Administrazio Publikoko teknikari posturako. Horietatik 21 txanda irekirako gordeko dira, beste 21 sustapen-txandarako, hiru plaza %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat eta sei genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandarako. Izena emateko eskaerak telematikoki egin beharko dira, martxoaren 18tik (asteartea) apirilaren 16ra bitarte, bi egunak barne.