Nafarroako Museoak Pompeloren estatua togadunari buruzko azken ikerketak aurkeztu ditu

IruƱeko brontzezko estatua togadunak neskato bat irudikatzen du, eta ez gizon bat, duela hilabete batzuk uste zen bezala. Ondorio hori atera du Vianako Printzea Erakundeko Kultura Zuzendaritza Nagusiak Carmen Marks-Jacob aditu alemaniarrari eskatutako aurretiazko txosten batek.