Chivite Lehendakariak Replasa Beti-Onak taldea zoriondu du Eskubaloiko Erreginaren Kopan azpitxapeldun izateagatik

Recepción del Gobierno de Navarra al equipo de balonmanode Bet Onak

María Chivite Navascués, Nafarroako Lehendakariak, harrera egin dio gaur arratsaldean Replasa Beti-Onak eskubaloiko jokalari eta talde teknikoari asteburu honetan Granollersen (Katalunia) ospatutako Erreginaren Kopan azpitxapeldun izateagatik. Chivite Lehendakariak jokalariak eta teknikariak zoriondu ditu “taldea lehen mailan eta lehiaketaren maila gorenean jartzeagatik”.