Gazte bat atxilotu dute Eibarko establezimendu batean indarrez lapurtzeagatik


25_0203 Gazte bat atxilotu dute Eibarko establezimendu batean indarrez lapurtzeagatik

Gazte bat atxilotu dute Eibarko establezimendu batean indarrez lapurtzeagatik

Servicio de prensa

2025-03-24

Ertzaintzak 20 urteko gazte bat atxilotu du gaur goizean Eibarren, herriko gozotegi batean dirua lapurtzeagatik. Atxilotuak estolda estalki bat erabili du sarrerako ateko kristala hausteko.

Goizaldeko laurak aldera Eibarko erdiguneko kale bateko denda batean lapurreta egin dutela jakin du Ertzaintzak. 

Polizia-agenteak bertaratu dira, eta sarrerako atea estolda estalki batekin hautsi dutela ikusi dute. Une batzuk igaro ondoren, gazte bat atera da atearen zulotik eta establezimendura goan diren agenteek geldiarazi egin dute. Prebentziozko miaketa egin ondoren, kutxa erregistratzailetik lapurtutako dirua konfiskatu eta atxilotu egin dute, indarra erabiliz lapurtzea egotzita.

Atxilotuak polizia-aurrekari ugari ditu, eta gaur goizean bertan utzi dute epailearen esku.