Bilbon atxilotu dute etxebizitza batean lapurretan harrapatu ondoren

Ertzaintzak balkoira igota etxebizitza batean sartu den gizon bat atxilotu du goizaldean Bilbon

Gaur gauean, gauerdia baino minutu batzuk lehenago, zerbitzutik kanpora zegoen ertzain batek ikusi du txanoa jantzita zeraman pertsona bat San Adrian auzoko eraikin bateko lehenengo solairuko balkoi batera igotzen ari zela. Agenteak berehala eman du abisua, gertatzen ari zenaren berri emanez, eta handik minutu batzuetara bertaratu diren polizia-dotazioek atzeman dute susmagarria etxebizitzako balkoitik kalera jaisten ari zenean.

Jarraian, egiaztatu ahal izan dute etxeko atea behartuta eta barruan dena nahastuta zegoela, eta, gainera, ustez etxebizitzako sarrerako atearen sarraila-zilindroa hausteko erabili diren hainbat erreminta ere aurkitu dituzte.

Gero polizia-egoitzan egiaztatu ahal izan dutenez, arrastatuak bi identitate ezberdin ditu, biak polizia-aurrekariekin, batez ere ondarearen aurkako delituengatik.

Atxilotua,  42 urtekoa, gaur egunean zehar jarriko dute agintari judizialaren eskuetan.