25_0244 Ertzaintza Eibarko estanko batean lapurreta egin zuenetako bat ikertzen ari da

Ertzaintza Eibarko estanko batean lapurreta egin zuenetako bat ikertzen ari da
Servicio de prensa
2025-04-08
Ertzaintzak eginbideak ireki dizkio, ikertu gisa, martxoaren erdialdean Eibarko estanko batean egindako lapurretaren ustezko egileetako bati.
Lapurreta joan den martxoaren 14ko goizaldean egin zuten. Bi pertsonak kutxatila batekin hautsi zuten sarrerako kristalezko atea barrura sartu ahal izateko, eta tabako-kopuru handia, 60.000 euro inguruko balioa zuena, eta lokaleko kutxa erregistratzailea lapurtu zituzten.
Eibarko Ertzain-etxeak, gertakari horien berri izan zuenean, hasitako ikerketari esker identifikatu ahal izan dute lapurreta horretan inplikatuetako bat, eta eginbideak ireki dizkiote ikertu gisa. Identifikatu duten pertsona 20 urteko gaztea da, mugapean egindako ondarearen aurkako delituengatik polizia-aurrekari ugari dituena. Gazte hori martxoaren erdialdera ere atxilotu zuten bertako taberna batean lapurreta egiteagatik.
Ertzaintzak ikerketa zabalik du delitu horretan inplikatutako bigarren pertsona identifikatu ahal izateko.