Trapagarango eraikin bat husteko operatibo bateratu batean parte hartu du Ertzaintzak


25_0254 Trapagarango eraikin bat husteko operatibo bateratu batean parte hartu du Ertzaintzak

Trapagarango eraikin bat husteko operatibo bateratu batean parte hartu du Ertzaintzak

Servicio de prensa

2025-04-11

Gaur goizean, Ertzaintzak, Trapagarango Udaltzaingoak eta Polizia Nazionalak osatutako operatibo batek Bizkaiko udalerriko suhiltzaileen instalazio zaharren eraikina hustu du. Eraikina Udalari itzultzeko auto judiziala betetzen du husteak

Gaur, ostirala, Ertzaintzako agenteek, Trapagarango Udaltzaingoaren laguntzarekin, ezkerraldeko udalerriko suhiltzaileen basea zegoen eraikinaren barruan zeuden pertsonak etxetik atera dituzte.

Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiak baimena eman zuen utzarazpen hori egiteko. Ebazpen horren bidez, jabari publikoko ondasun hori Trapagarango Udalari itzultzea erabaki zen.

Eraikina hustu ondoren, barruan zeuden pertsonak Atzerritarren eta Mugen Probintzia Brigadako agenteek artatu dituzte, Estatuan duten legezko egoera egiaztatzeko.

Operatiboa inolako gertakaririk gabe garatu da.

Jaitsi Argazkia

Jaitsi Argazkia