`Artea eta Giza Eskubideak´, Haur eta Gazteen 21. ekitaldiaren sari banaketa

2.000 haur eta gazte inguruk parte hartu dute

Donostiako Udalak, Giza Eskubideen atalaren bitartez, “Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 21. ekitaldiaren” sari banaketa burutu zuen atzo, apirilaren 13an, Udaletxeko Pleno aretoan.

Ana Lopez, Gobernantza Irekia, Digitala eta Elkartasuneko zinegotziak eta epaimahaikideek, Elena Odriozola ilustratzaileak, Ricardo Ramón Dibulitoon enpresako animaziozko filmen ekoizleak eta Xabier Baztarrika margo irakasleak, banatu zituzten sariak.

Aurten ere ikusgarria izan da Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak, artea eta Giza Eskubideak elkartzeko egin duen gonbitari emandako erantzuna, 2.000 haur eta gazteek inguru 1.099 marrazki eta 227 horma-irudi aurkeztu baitituzte.