25_0261 Lezo, etxebizitza batean lapurretan harrapatu dute

Lezo, etxebizitza batean lapurretan harrapatu dute
Servicio de prensa
2025-04-15
Ertzaintzako agenteek 30 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, asteartea, goizaldean, Lezoko etxe batean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak etxe bateko leihoa behartu du barrura sartzeko.
Goizaldeko ordu bata baino lehentxeago, Ertzaintzari jakitera eman diote Lezoko etxe batean zarata handiak entzuten zirela. Herritarren babeserako patruila bat adierazitako lekura iritsi denean, pertsona bat ari zen eraikineko leiho batetik irteten. Jarraian, korrika ihes egin du, baina ibilgailu baten atzean ezkutatzen saiatu denean harrapatu dute.
Polizia-dotazioak egiaztatu du inplikatuak etxetik irteteko erabili duen leihoa hautsita zegoela, eta leiho-atea desmuntatuta. Ebidentzia horien aurrean, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dute.
Arrastatua epailearen aurrera eramango dute dagozkion polizia-eginbideak amaitutakoan.