25_0265 Zornotzako hondakinak birziklatzeko enpresa batean gizon baten gorpua aurkitu dute eta ikerketa hasi du Ertzaintzak

Zornotzako hondakinak birziklatzeko enpresa batean gizon baten gorpua aurkitu dute eta ikerketa hasi du Ertzaintzak
Servicio de prensa
2025-04-17
Gaur, osteguna, goizean, gizon baten gorpua aurkitu dute Amorebieta-Etxanoko hiri-hondakinak sailkatzeko planta batean. Ertzaintzak ikerketa hasi du aurkikuntza hori argitzeko eta heriotzaren arrazoiak zehazteko.
Goizeko bederatziak baino lehentxeago, hiri-hondakinak birziklatzen dituen enpresa batek Ertzaintzari jakinarazi dio edukiontziak biltzeko kamioi bat deskargatu ondoren gorpu bat egon daitekeela. Durangoko ertzain-etxeko herritarrak babesteko patruilak eta medikuak bertaratu dira, eta aurkitu duten pertsona hilda zegoela egiaztatu dute.
Batzorde Judizial bat bertaratu da. Durangoko Guardiako Epaitegiko Instrukzioko epaileak eta auzitegiko langileek osatzen dute, eta Ertzaintzaren ikerketa zuzentzen du, gorpuaren nortasuna zehazteko eta gertakariak argitzeko.