Santurtzi, gizon bat atxilotu dute beste biri arma zuri batekin erasotzeagatik


25_0286 Santurtzi, gizon bat atxilotu dute beste biri arma zuri batekin erasotzeagatik

Santurtzi, gizon bat atxilotu dute beste biri arma zuri batekin erasotzeagatik

Servicio de prensa

2025-04-26

Ertzaintzak 22 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Santurtziko portuan, arma zuriz egindako lesio-delitu bat egotzita, borroka batean beste biri eraso egin eta lesioak eragin ostean.

Gaur, larunbata, 03:30ak pasata zirela, Ertzaintzako eta Santurtziko Udaltzaingoko poliziek arrantza-portuko kontzertuen gunera joateko eskatu diete; izan ere, borroka bat izan da hainbat gizonen artean, eta horietako batek arma zuri bat erabili du.

Ertzainek eta udaltzainek gertatutakoari buruzko informazioa bildu dute, eta ustezko erasotzailea eta biktimetako bi identifikatu dituzte: batek ebaki bat bizkarrean eta besteak besoetako batean. Bi erasotuak Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte, zauriak sendatzeko.

Erasotzailea atxilotu egin dute arma zuriz egindako lesio-delitu bat egotzita, eta ertzain-etxera eraman dute beharrezko izapideak egiteko. Amaitutakoan, epailearen esku utziko dute eta, oraingoz, ikerketa irekita egongo da.