Nafarroako Gobernuak lasaitasun mezua helarazi die herritarrei gaur arratsaldean Estatu osoan izan den itzalaldi orokorraren aurrean, eta jakinarazi du Red Eléctrica de Españak Foru Gobernuko Larrialdietarako Aholku Batzordearekin denbora errealean komunikatuta egin duen aurreikuspenaren arabera, gaur arratsaldean herritarrentzako hornidura berreskuratuko dela pixkanaka, funtsezko azpiegiturak barne. Enpresaren kalkuluen arabera, industriako fluxua normalizatuz joango da, bigarrenez.
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. mailari eutsi dio, argindar hornidura berreskuratu eta normaltasunera itzuli arte
