Estatuko gobernuak abenduaren 26an emandako agindu batean, Europako Batzordeari zenbait itsas eremu proposatzea onartu da, EBko Natura 2000 Sareko GKL (garrantzi komunitarioko lekuak) bihurtzeko, eta horien artean dago «Jaizkibel-Capbreton» izenekoa. 1.500 kilometro karratuko eremua da, Igeldo eta Jaizkibel mendietatik hasi eta itsaso barrura zabaltzen dena, Capbreton izeneko urpeko hobiraino. Capbreton Gipuzkoako kostaldearen paraleloan igarotzen da,… Seguir leyendo Europako Batzordeari proposatu zaio EBko Natura 2000 Sareko Garrantzi Komunitarioko Leku gisa babestea Igeldo, Jaizkibel eta Capbretongo itsaspeko hobiaren arteko itsas espazioa
Autor: albisteak
Keralty Colombia enpresako ordezkaritza batek Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea eta BioBizkaia bisitatu du
Gaur goizean, Kolonbiako Keralty Taldeko ordezkaritza bat Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean eta BioBizkaian izan da, gure osasun-eredua eta erakundearen ezaugarriak bertatik bertara ezagutzeko. Gerentziako Zuzendaritzak eta Berrikuntza eta Kalitateko Zuzendariordetzak sarrera bat egin ondoren, Laborategiko, Onkologia Pediatrikoko, Neurokirurgiako eta Anestesia Bizkorreko zerbitzuetako arduradunek zerbitzu kliniko horien funtzionamendua eta antolamendua azaltzeko aukera izan dute.